Lineako kontuekin sinkronizatzea
Sinkronizatu gailua lineako kontuetako kontaktu, posta, egutegiko gertaera eta bestelako
informazioarekin, hala nola, Gmail™ eta Exchange ActiveSync posta kontuetakoak, bai
eta Facebook™, Flickr™ eta Twitter™ zerbitzuetakoak ere. Kontu guztietako datuak
automatikoki sinkroniza ditzakezu sinkronizazio automatikoaren funtzioa aktibatuta.
Bestela, kontu bakoitza eskuz sinkroniza dezakezu.
Lineako kontuen sinkronizazioa konfiguratzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Punteatu
Ezarpenak > Kontuak > Gehitu kontua eta, ondoren, hautatu gehitu
nahi duzun kontua.
3
Jarraitu kontua sortzeko argibideei, edo hasi saioa jada kontu bat baduzu.
Lineako kontuekin eskuz sinkronizatzeko
1
Zure Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu >
Ezarpenak > Kontuak.
2
Kontuak atalean, hautatu kontu mota eta punteatu sinkronizatu nahi duzun
kontuaren izena. Kontuarekin sinkronizatu daitezkeen elementuak bistaratzen
dituen zerrenda bat agertuko da.
3
Punteatu sinkronizatu nahi dituzun elementuak.
Lineako kontuak kentzeko
1
Zure Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu >
Ezarpenak > Kontuak.
2
Kontuak atalean, hautatu kontu mota eta punteatu kendu nahi duzun kontuaren
izena.
3
Punteatu eta, ondoren,
Kendu kontua.
4
Punteatu
Kendu kontua berriro, berresteko.