Sony Xperia T2 Ultra - Internet eta MMS ezarpenak

background image

Internet eta MMS ezarpenak

Multimedia mezuak bidaltzeko edo Wi-Fi® sare eskuragarririk ez dagoen tokian

Internetera konektatzeko, datu mugikorren konexioa piztuta eduki behar duzu, Internet

eta MMS (multimedia mezularitza zerbitzua) behar bezala ezarrita. Hona hemen aholku

batzuk:

Sare mugikor eta operadore gehienen kasuan, Internet eta MMS ezarpenak

aurreinstalatuta egon ohi dira gailuetan. Hala bada, Internet erabiltzen eta multimedia

mezuak bidaltzen has zaitezke.

Batzuetan, Internet eta MMS ezarpenak deskargatu ditzakezu gailua SIM txartela

barnean duela pizten duzun lehen aldian. Halaber, ezarpen horiek geroago deskarga

daitezke Ezarpenak menuan.

Noiznahi gehitu, aldatu edo ezabatu ditzakezu eskuz zure gailuaren Internet eta MMS

ezarpenak. Internet edo MMS ezarpena nahi gabe aldatzen edo ezabatzen baduzu,

deskargatu Internet eta MMS ezarpenak berriro.

Internet eta MMS ezarpenak zure gailura behar bezala deskargatu arren, ezin bazara

Interneten sartu sare mugikor baten bidez edo multimedia mezularitza ez badabil,

kontsultatu zure gailuak izan ditzakeen sare-estalduraren, datu mugikorren eta MMSren

arazoak konpontzeko aholkuak

www.sonymobile.com/support/

helbidean.

STAMINA modua aktibatu bada energia aurrezteko, datu mugikorren trafiko guztia etengo da

pantaila itzaltzean. Horrek konexio-arazoak eragiten baditu, saiatu aplikazio eta zerbitzu batzuk

etetetik salbuesten, edo desaktibatu STAMINA modua aldi baterako. Informazio gehiago nahi

izanez gero, ikusi

STAMINA moduaren ikuspegi orokorra

23 orrialdean.

Interneteko eta mezularitzako ezarpenak deskargatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehiago > Internet ezarpenak.

3

Punteatu

Onartu. Ezarpenak behar bezala deskargatu ondoren, agertuko da

egoera barran eta datu mugikorrak automatikoki konektatuko dira.

Ezarpenak ezin badira gailura deskargatu, egiaztatu sare mugikorraren seinalea. Joan oztopo

edo interferentziarik ez dagoen leku ireki batera edo hurbildu leiho batera, eta saiatu berriro.

31

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Internet eta MMS ezarpenak eskuz gehitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak.

3

Punteatu

Sarbide puntuen izenak > .

4

Punteatu

Izena eta idatzi nahi duzun izena.

5

Punteatu

APN eta idatzi sarbide puntuaren izena.

6

Idatzi behar den beste edozein informazio. Ez badakizu zein informazio eskatzen

den, jarri harremanetan sareko operadorearekin xehetasun gehiago eskuratzeko.

7

Amaitutakoan, punteatu eta punteatu

GORDE.

Deskargatutako Internet eta MMS ezarpenak deskargatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak.

3

Punteatu

Sarbide puntuen izenak.

4

Xehetasun gehiago ikusteko, punteatu erabilgarri dagoen edozein elementu.

Konexio erabilgarri bat baino gehiago badituzu, sareko konexio aktiboa markatutako botoi

batez adieraziko da.