Sony Xperia T2 Ultra - Kameraren ezarpenak

background image

Kameraren ezarpenak

Argazki kameraren ezarpenak doitzeko

1

Aktibatu kamera.

2

Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .

3

Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, editatu nahi bezala.

Argazki kameraren ikuspegi orokorra

Bereizmena

Argazkiak atera baino lehen, aukeratu bereizmena eta aspektu erlazioa. Argazkiek zenbat

eta bereizmen handiagoa izan, orduan eta memoria gehiago behar dute.

13MP

4128×3096(4:3)

13 megapixeleko bereizmena 4:3 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabala ez duten gailuetan ikusteko

edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.

9MP

3920×2204(16:9)

9 megapixeleko bereizmena 16:9 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabaleko gailuetan ikusi nahi diren

argazkietarako.

5MP

2592×1944(4:3)

5 megapixeleko bereizmena 4:3 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabala ez duten gailuetan ikusteko

edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.

2MP

1920×1080(16:9)

2 megapixeleko bereizmena 16:9 aspektu erlazioarekin. Egokia pantaila zabaleko gailuetan ikusi nahi diren

argazkietarako.

VGA

640×480(4:3)

VGA formatua 4:3 aspektu erlazioarekin.

Ezarpena

Eskuz moduan baino ez dago erabilgarri.

Tenporizadorea

Gailuari eutsi gabe atera ditzakezu argazkiak tenporizadorea erabiliz. Erabili funtzio hori

autorretratuak ateratzeko edo taldeen argazkiak ateratzeko, argazkiak guztiak ager

daitezkeen. Tenporizadorea erabili dezakezu ere, argazkiak ateratzerakoan kamera

mugitzea saihestea nahi baduzu.

Aktibatuta (10 s.)

Ezarri 10 segundoko atzerapena, kamera tekla punteatzen duzunetik argazkia ateratzen denera arte.

Aktibatuta (2 s.)

Ezarri 2 segundoko atzerapena, kamera tekla punteatzen duzunetik argazkia ateratzen denera arte.

Aktibatuta (0,5 s)

Ezarri segundo erdiko atzerapena, kamera tekla punteatzen duzunetik argazkia ateratzen denera arte.

Desaktibatuta

Kameraren pantaila punteatu bezain laster aterako da argazkia.

Fokatze modua

Argazkiko zein zatik izan behar duten argien kontrolatzen du fokatze-funtzioak. Fokatze

automatiko jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak fokatzen jarraitzen du fokatze marko

horiaren barruko eremua fokatuta ager dadin.

91

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Fokatze bakar automatiko

Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago. Eduki

ukituta kameraren pantaila; fokatze marko horia urdin bihurtzen da, fokatzea prest dagoela adierazita. Hatza

altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.

Fokatze auto. anitza

Irudiko hainbat eremu fokatzen dira automatikoki. Eduki ukituta kameraren pantaila; fokatze marko horia urdin

bihurtzen da, fokatzea prest dagoela adierazita. Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia. Fokatze

automatiko jarraitua desaktibatuta dago.

Aurpegi detekzioa

Kamerak automatikoki hautematen ditu bost aurpegi eta markoekin inguratzen ditu. Kamerak automatikoki

fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila punteatuta.

Kameraren pantaila punteatzean, marko urdina agertuko da hautatu eta fokatu den aurpegia erakusteko.

Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.

Ukitu fokatzeko

Sakatu kameraren pantailako eremu bat fokatu beharreko eremua zehazteko. Fokatze automatiko jarraitua

desaktibatuta dago. Eduki ukituta kameraren pantaila; fokatze marko horia urdin bihurtzen da, fokatzea prest

dagoela adierazita. Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.

Objektuen segimendua

Objektu bat hautatzen duzunean bisorea ukituta, kamerak automatikoki egingo du horren jarraipena.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.

HDR

Erabili HDR (High-Dynamic Range) ezarpena atzeko argi biziaren aurrean edo kontraste

handia duten baldintzetan argazkia ateratzeko. HDR funtzioak xehetasunen galera

konpentsatzen du eta eremu argi eta ilun esanguratsuak dituen argazkia sortzen du.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.

ISO

Iluntasunak edo subjektuen mugimenduek eragindako irudi lausotzeak murrizteko,

handitu ISO sentikortasuna. Horrez gain, toki ilunetan irudi argiak atera nahi badituzu,

ISO sentikortasuna balio handiagoan ezar dezakezu.

Automatikoa

ISO sentikortasuna automatikoki ezartzen du.

100

ISO sentikortasuna 100ean ezartzen du.

200

ISO sentikortasuna 200ean ezartzen du.

400

ISO sentikortasuna 400ean ezartzen du.

800

ISO sentikortasuna 800ean ezartzen du.

1600

ISO sentikortasuna 1600ean ezartzen du.

Ezarpena

Eskuz argazki moduan baino ez dago erabilgarri.

Neurketa

Funtzio honek automatikoki zehazten du esposizio orekatua, argazkian atera nahi duzun

irudian dagoen argi kopurua neurtuta.

Erdia

Esposizioa irudiaren erdiko baldintzetara doitzen du.

Normala

Esposizioa irudi osoko argi kopuruan oinarrituta kalkulatzen du.

Puntua

92

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Esposizioa artera nahi duzun argazkiaren zati txiki batera doitzen du.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.

Irudi egonkortzailea

Argazki bat ateratzerakoan, zaila izan daiteke gailua egonkor mantentzea.

Egonkortzaileak eskuaren mugimendu txikiak konpentsatzen laguntzen du.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.

Aurrebista

Argazkiak eta bideoak atera bezain laster, horien aurrebista ikusteko aukera duzu.

Mugagabea

Argazkiaren edo bideoaren aurrebista agertzen da, hura atera ondoren.

5 segundo

Argazkiaren edo bideoaren aurrebista 5 segundotan agertzen da, hura atera ondoren.

3 segundo

Argazkiaren edo bideoaren aurrebista 3 segundotan agertzen da, hura atera ondoren.

Editatu

Argazkia edo bideoa editatzeko ateratzen da, hura atera ondoren.

Desaktibatuta

Argazkia edo bideoa atera ondoren gordetzen da, baina ez da aurrebistarik agertzen.

Aurpegiak ezagutzea

Aurpegiak erregistra ditzakezu Kamera aplikazioarekin, kamerak aurpegi horiek

automatikoki foka ditzan, bisorean agertzen direnean.

Flasha

Erabili flasha argazkiak ateratzeko, argi baldintzak kaxkarrak direnean edo hondoko argia

dagoenean. Aukera hauek daude erabilgarri flash ikonoa ( ) punteatzen duzunean

kameraren pantailan:

Automatikoa

Kamerak automatikoki zehaztuko du argi baldintzek flasha erabiltzea eskatzen duten ala ez.

Erabili flasha beti

Erabili ezarpen hau atzeko planoa subjektua baino distiratsuagoa denean. Horrela, nahi ez diren itzalak

kenduko dira.

Ekidin begi gorriak

Begietako kolore gorria murrizten du argazkia ateratzerakoan.

Desaktibatuta

Flasha desaktibatuta dago. Batzuetan argazkiaren kalitatea hobea izan daiteke flashik gabe, argi gutxi

dagoenean ere. Flashik gabe argazki on bat ateratzeko eskuari tinko eutsi behar diozu. Erabili

tenporizadorea argazkiak lausotzea ekiditeko.

Linterna

Flasharen argia pizten da argazkiak ateratzean.

Eszenak hautatzea

Eszenak hautatzeko eginbidea erabilita, aurrez programatutako eszenen bidez kamera

bizkor konfiguratu ahal izango duzu egoera arruntetarako. Kamerak hautatutako

eszenara doitzeko hainbat ezarpen zehazten ditu, ahalik eta argazkirik onena aterako

dela ziurtatzeko.

Desaktibatuta

Eszenak hautatzeko eginbidea desaktibatzen du eta argazkiak eskuz atera daitezke.

93

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Azal leuna

Atera aurpegien argazkiak edertasun efektu hobetua erabilita.

Nabarmentze leuna

Erabili atzealde suabeen aurrean argazkiak ateratzeko.

Mugimenduaren murrizketa

Erabili inguru ilun samarretan kameraren mugimendua murrizteko.

Horizontala

Erabili paisaien argazkiak ateratzeko. Urruneko objektuak fokatuko ditu kamerak.

Argiaren HDR zuzenketa

Erabili kontraste handiko argazkietan xehetasunak areagotzeko. Atzealdeko argiaren zuzenketak

irudia aztertzen du eta automatikoki doitzen du argiztatze bikaina duen argazkia emateko.

Gaueko argazki bertikala

Erabili gauez edo argi gutxiko lekuetan erretratuak ateratzeko. Esposizio denbora luzea dela eta,

kamerari tinko eutsi behar zaio edo azalera egonkor batean ezarri behar da.

Gaueko agertokia

Erabili argazkiak gauean edo argitasun urriko lekuetan ateratzeko. Esposizio denbora luzea dela eta,

kamerari tinko eutsi behar zaio edo azalera egonkor batean ezarri behar da.

Pultsuan argi gutxirekin

Erabili argitasun gutxirekin eskuz ateratako argazkietarako, zarata eta lausotzea murrizteko.

Sentikortasun handia

Erabili argitasun gutxiko tokietan argazkiak flashik gabe ateratzeko. Lausotzea murrizten du.

Gourmet

Erabili jakien argazkiak ateratzeko kolore distiratsuekin.

Animalia

Erabili animalien argazkiak ateratzeko. Lausotzea eta begi gorriak murrizten ditu.

Hondartza

Erabili itsasoaren edo lakuen argazkiak ateratzeko.

Elurra

Erabili inguru argietan esposizio handiegiko argazkiak saihesteko.

Festa

Erabili, argi baldintza eskasetan, barrualdeko argazkiak ateratzeko. Barrualdeko atzeko planoko argiak

eta kandelen argiak hartzen ditu eszenak. Esposizio denbora luzea dela eta, kamerari tinko eutsi

behar zaio edo azalera egonkor batean ezarri behar da.

Kirolak

Erabili bizkor mugitzen diren objektuei argazkiak ateratzeko. Esposizio denbora laburrak

mugimenduek eragindako lausotze efektua murrizten du.

Dokumentua

Erabili testuei edo marrazkiei argazkiak ateratzeko. Argazkiari kontraste handiagoa, zorrotzagoa

ematen dio.

Su artifizialak

Erabili su artifizialen argazkiak ateratzeko.

Ezarpena

Eskuz moduan baino ez dago erabilgarri.